Desustuko Alumni komunitatea 18.000 ikasle ohik 130 Herrialde baino gehiagotan osatutako sare globala da 

18

AEB

6

Mexiko

2

Kolonbia

2

Argentina

2

Irlanda

7

Portugal

11

Frantzia

3

Belgika

14

Erresuma Batua

4

Italia

2

Suitza

6

Alemania

5

Herbehereak

1

Dinamarka

2

Suedia

15

Beste batzuk

Deusto Alumni Deustuko tituludun guztien komunitatea da, diziplina ugariko unibertsoa eta sinergia handiak sorrarazten dizkiguna. Gehien eskatzen diren zerbitzuak hauek dira:enplegu poltsa, laneko orientazio programak, etengabeko prestakuntza, lanbideko praktikak, merkataritza abantailak, etab.

Deusto Business Alumnik 100 urte beteko ditu 2022an. 7000 bazkide baino gehiago ditu, Deusto Business Schooleko ikasle ohiek osatzen dute, 2700 enpresa baino gehiagotan ari dira lanean eta komunitate horretako kide izateak ematen dien sentimendu sakonak batzen ditu.

Deusto Law Alumni Zuzenbideko ikasle ohien topagunea da, maila profesionalean, pertsona ezagunen laguntza duena. Gure helburua hazten jarraitzea da, Deustun prestatutako legelari izateagatik ospea izatea eta harro sentitzen jarraitzea.

Alumni komunitatea

Gizartearekiko lotura

Transforming our world together. Mundua aldatzen duten pertsonak 2022 Plan Estrategikorako Deustuko Unibertsitateak aukeratu duen lema da. Lanildoen artean, konpromisoa erakutsi eta Unibertsitatearen eta bertako alumnien arteko elkar laguntzako aukera ugariak sendotzea dago.

Unibertsitatearentzat, ikasle ohiekin lotura mantentzea balio ikaragarria da, unibertsitatearengandik gero eta gehiago izatea espero dutela adierazten baitu. Kalitatearen jarraipeneko programak, lanbidean garatzeko eta networking-eko jarduerak prestatzen dira, sare globaleko kideen arteko lotura errazteko eta lotura hori are eta estuagoa izan dadin. Bitartean, alumniek gero eta toki gehiago dute unibertsitateetan eta unibertsitatearen enbaxadore gisa jokatzen dute, dauden lekuan daudela.

Gure alumnien enplegagarritasuna indartu

Lana bilatzen eta lanbideko orientazioan laguntzea alumniek askotan eskatzen dituzten zerbitzuak dira. Lanbideko Karreren Zerbitzutik, langileak biltzeko aukera gehiago eta hobeak jartzen dizkizugu eskura, gero eta denbora gehiago eskaintzen diogu zure orientazio pertsonal eta espezializatuari eta enpresa laguntzaileen beharrizanak eta eskaerak hurbiletik artatzen ditugu.

Ikasle ohi bakoitzaren beharrizanetara egokitzen saiatzen gara. Deusto Alumniko zuzendari Jesús Riañok, adierazten duenez.

Jesús Riaño

«Tituludun berri batentzat, lehentasuna lehenengo lana lortzea da eta, lanbideko karreran aurrera egin ahala, laneko beste aukera batzuk eskatu ditzake eta, unea iritsita, enpresarako talentua kontratatu beharra izan dezake unibertsitateko laneko atarien bidez»

Azken urteotan, unibertsitateak loturak sortu ditu enplegua bilatzea errazteko. Horri dagokionez, Naiara Tobalinak, Deusto Business Alumniko zuzendari nagusiak, hau adierazi du:

Naiara Tobalina

«Enplegagarritasun portzentaje altua dago Deusto Business Schooleko ikasleen artean, historia osoan zehar, % 90etik gorakoa, eta hori Fakultatearen, Deusto Business Alumniren eta enpresetan ordezkatuta dauden bazkideen elkarlanaren isla da»

Agustín Garmendia

«Somos la primera asociación de antiguos alumnos de escuelas de negocio de España que tiene 100 años de vida. A través del tiempo, los fines que perseguía la asociación en su creación siguen inspirando a Deusto Business Alumni. Podemos decir que el fondo de los objetivos que perseguimos es el mismo, pero la manera de darles respuesta, ha ido adaptándose a lo largo de los años»

Jarraipeneko programak

Pandemia globalak eragin duen krisiak indartu egin du etorkizuneko enpleguaren inguruko ziurgabetasuna. Iraultza teknologikoa, plataformak, globalizazioa eta automatizazioa aldatzen ari dira eskatzen diren lanbideko gaitasunak eta trebetasunen zaharkitze arina planteatzen dute. Hortaz, beharrezkoa da egokitzea alde guztietatik. Enpresek langileen prestakuntzan nahikoa inbertsio egiteaz gain, baldintza egokienetan eman behar da prestakuntza hori, eraginkorra izan dadin; langileek, beren aldetik, haien gaitasunak egokitzen eta etengabeko prestakuntzan lan egin beharko dute, lanpostuetako beharrizan berriei aurre egin ahal izateko.

Prestakuntzako jarduerak jartzen ditugu haien eskura, haien lanbideko hazkuntzan pentsatuta. Hitzaldiak, saioak, mintegiak, etab. adituek ematen dituzte, egunean mantentzeko egungo gaietan eta interes orokorretan

Deustuko Unibertsitateak ikasle ohiei etapa horretan ere lagundu nahi die. Prestakuntza eskaini nahi diegu, aurrez aurre edo online, gizartearen eta enpresen etengabeko aldaketetara egokitzeko ikuspegi profesionaletik.

Jarduerak eta Networking-a

Alumni komunitatea esparru ona da gizarte eta lanbideko harremanak zabaltzeko. Milaka dira, adin eta jatorri guztietako pertsonak, interes berdina dutenak eta bost kontinenteetan barreiaturik daudenak. Denok dugu batzen gaituen elementu bat: Deustuko Unibertsitatea.

Halaxe dio David Fernández de Retanak, Deusto Law Alumniko presidenteak:

David Fdez. de Retana

«Topaketak eta gizarte mailako ekitaldiak bultzatu behar ditugu, alumni sareko kideak haien artean lotzea errazteko, networking-erako tokiak sustatu behar ditugu eta esperientziak eta ezagutzak partekatu behar ditugu denon artean»

Alumni enbaxadoreak

Alumniek enpresetan duten ospea, ikasleak enpresetan hasi daitezen errazteko sinatzen diren lankidetza hitzarmenak, enplegu emaileen eta ikasleen arteko loturak eta tituludunek lanbideko karreran izan duten garapen eta arrakasta dira unibertsitateei ospea ematen dieten adierazleetariko batzuk eta etorkizuneko ikasleek kontuan hartzen dituztenak non prestatu erabakitzeko orduan.

José María Guibert SJ

«Alumniak unibertsitatearen eta gizartearen arteko lankidetzaren zubi nagusi, lotura zarete. Zuen arrakasta eta konpromisoa gure erronka eta konpromisoa da. Gizarteari egiten diogun ekarpena zarete. Deustuk zuen etxe izaten jarraitzen du»

Alumni sareko argitalpenak

Deusto Alumni Time aldizkari digitala

Alumniak protagonista diren bi hilean behin argitaratzen den online aldizkarian: elkarrizketak eta alumni sareko albisteak

Deusto Ingeniaria aldizkaria

Urteko aldizkari bat, eduki gaurkotuak eta akademikoak dituena, fakultate honetako alumnien eta enpresa laguntzaileen presentziarekin.

Deusto aldizkaria

Lauhileroko aldizkaria Deustuko Unibertsitateko eduki gaurkotuekin eta akademikoekin.

Alumni DBA aldizkaria

Hiruhileroko aldizkaria, egungo egoera ekonomiko-enpresariala eta elkarteko eta fakultateko jarduerak jasotzen dituena.

Deusto Business OPEN Alumni

La plataforma DBOA presenta diferentes categorías del ámbito económico empresarial. Una vez al año se imprime un número físico de la revista científica Boletín de Estudios Económicos con los mejores artículos académicos/científicos pre-publicados.

Deusto Emprende News

Pertsonei eraldaketa pertsonal eta profesionalean laguntzeko ekintzailetzari buruzko informazioa jasotzen duen Newsletter-a.

Gizarte sareetan

3

Jarraitzaileak

4,4

Jarraitzaileak

1,1

Jarraitzaileak

22,8

Jarraitzaileak

Alumnien profila

Adin tarteak

22-25 urte

26-29 urte

30-39 urte

40-49 urte

50-69 urte

70-100 urte