Enplegu eta Ekintzailetza Foroan parte hartu duten enpresek zein esperientzia izan duten kontatzen digute lekukotasun hauetan
Pozarren gaude parte hartu izanaz. Ekimen zoragarria iruditzen zait unibertsitatearen aldetik. Jardunaldiak bikain antolatuta egon dira eta ikasleen parte hartzea ere handia izan da.
Uste dut benetan aukera ona dela ikasleak lan mundura hurbiltzeko eta lanbideko karrerari hasiera emateko alternatibak balioesteko eta eskatzeko.
Gonzalo Pascual CallejoGiza Baliabideak biltzeko espezialista. Cuatrecasas
Enplegu foroko esperientzia birtuala oso asebetegarria izan da. Enpresek ikasleei geure burua ezagutzera eman diegu, era dinamiko eta gaur egunekoan erakutsi dizkiegu lan alternatibak eta, batez ere, gure erakundeak.
% 100 gomendatzen diet ikasleei sartzea, formatua eraginkorra delako eta erakunde askotara sartzeko aukera ematen duelako klik bat eginda. Gainera, txatak komunikatzeko bide erraz eta arina proposatzen du. Bisitaldien erregistroari eta CVetarako sarbideari esker, oso datu base praktikoa eta egungo beharrizanetara egokitua dugu, bai hautagaientzat eta bai erakundeentzat.
Jose Ignacio Lacal GorospeLKS Next-eko Pertsonen zuzendaria
Esperientzia oso positiboa izan da. Oso pozik gaude antolakuntzarekin eta erabilitako aplikazioarekin. Intuitiboa da eta betetzen erraza iruditu zaigu. Tratu bikaina jaso dugu, une oro, antolatzaile eta langileen aldetik.
Plataforma digitalari esker, ikasle eta interesdun asko hurbildu daitezke stand birtualera eta profil profesionala partekatzeko eta informazioa eskatzeko idatz diezagukete.
Lan merkatura lehenengoz sartzea esperientzia konplexua da eta ziurgabetasunez betekoa. Halako foroetan parte hartzeak eta interesa erakusteak ikusgarritasuna ematen dio hautagaiari eta enpresaren beharrak hobeto ezagutzeko modua, aldez aurretik trebakuntza jaso eta prestatzeko.
Iván Llorente ZabalaZainketen arduraduna. Miranda Fundazioa
Plazera eta aukera bikaina izan da Deustuko ikasleekin zuzen-zuzenean harremanetan jartzea, haien zalantzen, interesen eta kezken berri hurbiletik ezagutzea, erantzuna emateko eta etorkizuneko profesional motibatuak eta bikain prestatuak ezagutzeko.
Aukera ikaragarria da Deustuko ikasleentzat enpresekin harremanetan jartzeko zubi hau eskura izatea; lanbideko aukera ugari arin eta erraz ezagutzeko parada ez ezik, talentu gaztea bilatzen duten enpresa bikainek haien berri izatekoa ere bada.
Paula Guezuraga EliakimGiza Baliabideetako arduraduna iparralderako. Garrigues
Deustuko foro birtualean parte hartzea oso esperientzia positiboa izan da. Ikasle asko eta asko artatu ahal izan ditugu, astitsu, aurrez aurreko foro batean ezinezkoa izango litzatekeen moduan.
Hautagaiei parte hartzea gomendatzen diet, aukera paregabea delako etengabe talentua behar duten punta-puntako enpresa askotan beren burua ezagutzera emateko.
Miguel Ángel Crespo ÁlvarezKontu-ikuskaritzako bazkidea. Auren
Aurten DUko Enplegu eta Ekintzailetza Foroan parte hartu ahal izatea aukera bikaina izan da eta, gainera, modalitate birtualari esker, interesa zutenei gure ikastetxeei buruzko informazioa eman ahal izan diegu era desberdinean.
Foroa aukera bikaina da pertsona bakoitzak interesa duen erakundearen inguruan informazio gehiago ezagutzeko eta bi aldeen arteko lehen harremana egiteko. Horretaz aparte, hezkuntza irtenbide gisa planteatu ez duten pertsonentzako aukera ere bada, diziplina desberdinetako laneko irteera izan baitaiteke irakaskuntza.
Joane Barberena EstebanEDUCSI Iparraldeko Pertsona Garapeneko Arduraduna - Iparra zona