18
6
2
2
2
7
11
3
14
4
2
6
5
1
2
15
Alumni komunitatea
Gizartearekiko lotura
Transforming our world together. Mundua aldatzen duten pertsonak Plan Estrategikorako Deustuko Unibertsitateak aukeratu duen lema da. Lanildoen artean, konpromisoa erakutsi eta Unibertsitatearen eta bertako alumnien arteko elkar laguntzako aukera ugariak sendotzea dago.
Unibertsitatearentzat, ikasle ohiekin lotura mantentzea balio ikaragarria da, unibertsitatearengandik gero eta gehiago izatea espero dutela adierazten baitu. Kalitatearen jarraipeneko programak, lanbidean garatzeko eta networking-eko jarduerak prestatzen dira, sare globaleko kideen arteko lotura errazteko eta lotura hori are eta estuagoa izan dadin. Bitartean, alumniek gero eta toki gehiago dute unibertsitateetan eta unibertsitatearen enbaxadore gisa jokatzen dute, dauden lekuan daudela.
Gure alumnien enplegagarritasuna indartu
Lana bilatzen eta lanbideko orientazioan laguntzea alumniek askotan eskatzen dituzten zerbitzuak dira. Lanbideko Karreren Zerbitzutik, langileak biltzeko aukera gehiago eta hobeak jartzen dizkizugu eskura, gero eta denbora gehiago eskaintzen diogu zure orientazio pertsonal eta espezializatuari eta enpresa laguntzaileen beharrizanak eta eskaerak hurbiletik artatzen ditugu.
Ikasle ohi bakoitzaren beharrizanetara egokitzen saiatzen gara. Deusto Alumniko zuzendari Jesús Riañok, adierazten duenez.
Jesús Riaño
«Tituludun berri batentzat, lehentasuna lehenengo lana lortzea da eta, lanbideko karreran aurrera egin ahala, laneko beste aukera batzuk eskatu ditzake eta, unea iritsita, enpresarako talentua kontratatu beharra izan dezake unibertsitateko laneko atarien bidez»
Azken urteotan, unibertsitateak loturak sortu ditu enplegua bilatzea errazteko. Horri dagokionez, Naiara Tobalinak, Deusto Business Alumniko zuzendari nagusiak, hau adierazi du:
Naiara Tobalina
«Urtez urte, enplegagarritasun-portzentaje altuari eusten diogu Deusto Business Schooleko ikasleen artean, % 90etik gora, fakultateari, Deusto Business Alumniri eta gure bazkideek ordezkatzen dituzten enpresen arteko elkarlanari esker. Harreman horrek aurten 102 urte bete ditu»
Antón Azlor
«Deusto Business Alumni ikasgeletan partekatutako urteetan oinarritutako kontaktu sare bat baino askoz gehiago da. Komunitate bizia gara, lankidetza eta eskuzabaltasuna bezalako balio komunek elkartua. Gizartean eragin positiboa sortu nahi dugu eta gure bazkideen garapen profesionala erraztu. Deusto Business Alumniko kide izatea ez da lortzen duzuna bakarrik, baita zer ematen duzun eta munduan aldea nola marka dezakezun ere»
Jarraipeneko programak
Pandemia globalak eragin duen krisiak indartu egin du etorkizuneko enpleguaren inguruko ziurgabetasuna. Iraultza teknologikoa, plataformak, globalizazioa eta automatizazioa aldatzen ari dira eskatzen diren lanbideko gaitasunak eta trebetasunen zaharkitze arina planteatzen dute. Hortaz, beharrezkoa da egokitzea alde guztietatik. Enpresek langileen prestakuntzan nahikoa inbertsio egiteaz gain, baldintza egokienetan eman behar da prestakuntza hori, eraginkorra izan dadin; langileek, beren aldetik, haien gaitasunak egokitzen eta etengabeko prestakuntzan lan egin beharko dute, lanpostuetako beharrizan berriei aurre egin ahal izateko.
Prestakuntzako jarduerak jartzen ditugu haien eskura, haien lanbideko hazkuntzan pentsatuta. Hitzaldiak, saioak, mintegiak, etab. adituek ematen dituzte, egunean mantentzeko egungo gaietan eta interes orokorretan
Deustuko Unibertsitateak ikasle ohiei etapa horretan ere lagundu nahi die. Prestakuntza eskaini nahi diegu, aurrez aurre edo online, gizartearen eta enpresen etengabeko aldaketetara egokitzeko ikuspegi profesionaletik.
Jarduerak eta Networking-a
Alumni komunitatea esparru ona da gizarte eta lanbideko harremanak zabaltzeko. Milaka dira, adin eta jatorri guztietako pertsonak, interes berdina dutenak eta bost kontinenteetan barreiaturik daudenak. Denok dugu batzen gaituen elementu bat: Deustuko Unibertsitatea.
Halaxe dio David Fernández de Retanak, Ordezkaritzako Lehendakaria:
David Fdez. de Retana
«Topaketak eta gizarte mailako ekitaldiak bultzatu behar ditugu, alumni sareko kideak haien artean lotzea errazteko, networking-erako tokiak sustatu behar ditugu eta esperientziak eta ezagutzak partekatu behar ditugu denon artean»
Alumni enbaxadoreak
Alumniek enpresetan duten ospea, ikasleak enpresetan hasi daitezen errazteko sinatzen diren lankidetza hitzarmenak, enplegu emaileen eta ikasleen arteko loturak eta tituludunek lanbideko karreran izan duten garapen eta arrakasta dira unibertsitateei ospea ematen dieten adierazleetariko batzuk eta etorkizuneko ikasleek kontuan hartzen dituztenak non prestatu erabakitzeko orduan.
Juan José Etxeberria Sagastume, SJ
«Alumniak unibertsitatearen eta gizartearen arteko lankidetzaren zubi nagusi, lotura zarete. Zuen arrakasta eta konpromisoa gure erronka eta konpromisoa da. Gizarteari egiten diogun ekarpena zarete. Deustuk zuen etxe izaten jarraitzen du»
Alumni sareko argitalpenak
Deusto Alumni Time aldizkari digitala
Alumniak protagonista diren bi hilean behin argitaratzen den online aldizkarian: elkarrizketak eta alumni sareko albisteak
Deusto Ingeniaria aldizkaria
Urteko aldizkari bat, eduki gaurkotuak eta akademikoak dituena, fakultate honetako alumnien eta enpresa laguntzaileen presentziarekin.
Deusto aldizkaria
Lauhileroko aldizkaria Deustuko Unibertsitateko eduki gaurkotuekin eta akademikoekin.
Alumni DBA aldizkaria
Hiruhileroko aldizkaria, egungo egoera ekonomiko-enpresariala eta elkarteko eta fakultateko jarduerak jasotzen dituena.
Deusto Business OPEN Alumni
La plataforma DBOA presenta diferentes categorías del ámbito económico empresarial. Una vez al año se imprime un número físico de la revista científica Boletín de Estudios Económicos con los mejores artículos académicos/científicos pre-publicados.
Deusto Emprende News
Pertsonei eraldaketa pertsonal eta profesionalean laguntzeko ekintzailetzari buruzko informazioa jasotzen duen Newsletter-a.
Gizarte sareetan
3
4,4
1,1
22,8
Alumnien profila
Adin tarteak