Skip to main content

Ekintzailetza eta barne-ekintzailetza:

enplegagarritasuna areagotzeko eta hobetzeko aukera bat

Aurkituko ote dut lanik?

Milioi bat euro balio duen galdera da, eta orain, bizi dugun pandemia egoera dela eta, horixe da kezkarik nagusiena gazteen % 47rentzat, Deloittek 2020ko milennial belaunaldikoei egindako inkestaren arabera. Egin dezakegu ezer Unibertsitatetik, gure ikasleek enplegua aurkitzeko aukera gehiago izan dezaten, bai nork bere kontura, bai inoren kontura?

Egungo egoera definitzeko hitz bat aukeratu behar izango bagenu, “ziurgabetasuna” izango litzateke hitz hori. Etorkizunari begiratu eta zalantzazko egoerak inguratzen gaitu, neurri handiagoan edo txikiagoan, herritar guztiok.

Orain are eta zailagoa izango dela laneko aukera bat lortzea sentitzen dute gazteek ere, Unibertsitateko graduak eta graduondokoak amaitzear daudenek –prestatuta, trebatuta eta, batez ere, indar eta ilusioz beterik daudenek– .

Enplegagarritasuna indartu ekintzailetza eta barne-ekintzailetzaren bidez

Deustuko Unibertsitatean eta, zehatzago, Berrikuntza eta Ekintzailetzako Unitatean uste sendoa dugu kontrako egoera batek eraldatzeko aukera eta erronka berria planteatzen duela. Egoera honek erakutsi digu egokitzeko gai denak irauten duela bizirik eta huraxe dela berrasmatzeko gai.

Erakundeak jakitunago dira gaur horretaz eta, ondorioz, haien taldeetarako berritzeko eta ekintzaile izateko trebetasunak dituzten pertsonak eta talentua erakartzeaz arduratzen dira. elEconomista.es egunkarian argitaratutako artikulu baten arabera, enpresetan gero eta balio handiagoa ematen zaie soft skills izeneko trebetasunei.

Enpresetan gero eta balio handiagoa ematen zaie soft skills izeneko trebetasunei

Malgutasuna, egokitzeko eta ikasteko gaitasuna, berrikuntza eta ideia berriak garatzea, aukerei antzematea edo arazoak konpontzea bezalako gaitasunak izaten dira batzuen eta besteen arteko desberdintasuna markatu dezaketenak, lana bilatzeko prozesu batean arrakasta izateko aukerak areagotzen dituztenak.

Gure Berrikuntza eta Ekintzailetzako Unitateak 10 urte baino gehiago daramatza pertsona guztien ekintzaile eta berrikuntzarako espiritua bultzatzen, balioa emateko eta eraldaketaren eragile bihurtzeko gai izan daitezen.

Deustu Ekintzaile, Berrikuntza eta Ekintzailetzako Unitatea, 10 urte pertsonen ekintzaile espiritua bultzatzen

Emprendimiento
Aholkuak

5 arrazoi berrikuntzaren aldeko apustua egiteko eta curriculum hobea izateko

1

Berrikuntza eta ekintzailetza zeharkako trebetasunak dira, graduko edozein prestakuntza osatzen dutenak

Berrikuntza eta ekintzailetza espiritua sendotu, landu eta trebatu egiten da eta balioa ematen die pertsonaren bizitzako alderdi guztiei. Deustu Ekintzailen ikuspegi zabaletik ulertzen dugu ekintzailetza. Ekintzailetza zerbait ia ezerezetik sortzeko gaitasuna izan eta gizarteari balioa ematea da, ez bakarrik enpresak sortuz, erakundeen barruan ere ekinez, eguneroko lanean, hartzen ditugun erabakietan.
2

Zalantzaz beteko etorkizunean moldatzeko gai direnak trebatu, orain beste inoiz baino gehiago

Zelakoak izango dira etorkizuneko lanak? Hezkuntzaren aldetik zaila da gai garrantzitsu honi erantzuna ematea; horregatik, ikasleen erresilientzia lantzea funtsezkoa da garapen pertsonal eta profesionalerako. Gure erronkek bestelako erantzunak eskatzen dituzte eta horri aurre egiteko gai izatea balio handiko apustua izango da.
3

Ekintzailetzako ekosistemaren parte izateak lotu egiten ditu kezkak partekatzen dituztenak

Harreman sare berriak networking edo sare-lanerako ateak zabaltzen ditu, beste batzuengandik ikasteko eta aberasteko. Berrikuntza eta ekintzailetzari buruzko kezkak partekatzen dituzten pertsonen sareak sortzeko aukera bat da Deustu Ekintzaile.
4

Aldatuko zaituen esperientzia bat bizitzeko aukera

Esperientzia bakoitza pertsona eta profesional modura hazten, ikasten eta aurrera egiten jarraitzeko aitzakia bat da. Unitateko ikastaro guztiak eraldatuko zaituzten esperientziak bizitzera bideratuta daude.
5

Jarri harremanetan enpresekin

Berrikuntza eta ekintzailetza ekosistemaren parte izatea erakundeekin, ekintzaileekin, negozio ideiak dituzten pertsonekin harremanetan izatea da. Aukerak sorrarazi egin behar dira eta, horretarako, behar den lekuan egon behar da.

Ekintzaile eta berritzaile espiritua garatzeko apustuak adierazten du zein den gure asmoa, bizitzaren aurrean dugun jarrera, balio erantsia ematen duten erakundeentzako aurkezpen gutuna.

Hausnartu orain eta egin berriro milioi bat euro balio duen galdera. Zer egin dezaket lana aurkitzeko aukerak areagotzeko?

Garbiñe Henry

“Berritzaileei eta ekintzaileei lagun egitea gure bokazioarekin bat dator, gure ikasleak ongizate ekonomiko eta sozialerako eraldaketaren eragile bihurtzearekin”

Zelan lantzen da berrikuntza eta ekintzailetza Deustu Ekintzailen?

Berrikuntza eta Ekintzailetzako Unitateak pertsona eta profesional gisa aldatzeko laguntza eskaintzen dizu, 4 eraldaketa estrategikotan oinarrituta: SINETSI, HAZI, SORTU, LANKIDETZAN ARITU Helburu nagusia Unibertsitatean eta gure inguruan ekintzaile kultura ezartzea da, zeharkako eran.

SINESTEtik abiatuta, ekintzaile kultura hori sendotzeko sentsibilizazioa eta zabalkundea sustatzen ditugu, topaketen, ekitaldien eta antzekoen bidez. HAZteko lehenengo urratsa da, gaitasun eta trebetasun batzuen garapenaren alde apustu egiteko prestakuntza programa zabal baten bidez, lehenengo mailako ikasleengandik hasi eta Unibertsitateko prestakuntza amaitu duten pertsonenganaino. Urtero 500 pertsona baino gehiago pasatzen dira gure prestakuntza programetatik.

SORTzeaz hitz egitea enpresa proiektuak abian jartzeaz hitz egitea da. Deustu Ekintzailen, negozio ideiak dituzten pertsonei lagun egiten diegu: aholkularitza osoa ematen diegu, baita ekiteko gure espazioak utzi ere (DeustoKabi eta Innogune). Gaur egun, 25 startup baino gehiago ditugu ekiteko gure espazioetan. Eta lehen esan dugun bezala, barne-ekintzailetzako proiektuetan ere laguntzen diegu enpresa eta erakundeei.

DeustoKabi

Bilbo

11

enpresa

3

proiektu

35

Enpresetara lotutako pertsonak

5

Bi mintegietako proiektuekin lotutako pertsonak

Innogune

Donostia

13

enpresa

8

proiektu

43

Enpresetara lotutako pertsonak

13

Bi mintegietako proiektuekin lotutako pertsonak

Azkenik, beste eragile batzuekin sare-lanean eta LANKIDETZAN ARItzea ezinbestekoa da berrikuntza eta ekintzailetzako ekosistemak sortzeko eta gizarteak planteatzen dizkigun erronka berriei aurre egiteko. Horregatik, beste eragile batzuekin batera, sortzeko ekimenak eta ikerketa proiektu eraldatzaileak burutzen ditugu nazioarteko ikuspegiarekin.

Zergatik da hain garrantzitsua pertsona berritzaile eta ekintzaileak prestatzea?

Ekonomia eta gizarte aldaketaren eragileak izan daitezen. Eraldatzen ari den munduaz hitz egiten dugunean, mundua eraldatzen duten pertsonez ari gara hitz egiten. Horregatik, gure erronka pertsonei bidean gure laguntza ematen jarraitzea da. Eta horregatik definitu dugu Deustuko Ekintzailetza Eredua:  H4C3R

H4C3R Deustuko Ekintzailetza Eredua eraikitzeko balioak oinarri batzuk kontuan hartuta definitzen dira eta berrikuntza eta ekintzailetza sustatu nahi dituzte ikuspegi humanistatik, zintzotasunez eta apaltasunez lan eginda, baina umorea galdu barik, hartara pertsonengan jakin-mina pizteko, konfiantzazko loturak sortzeko eta horrela lankidetzara bideratzeko eta Unibertsitate garen aldetik pertsona arduratsuak prestatzeko erantzukizuna hartuz, ongizate ekonomikoa eta soziala inguruan sortuz ekarpena egin dezaten, NBEk identifikatutako Garapen Jasangarrirako 17 Helburuen –GJH– ildoari jarraituz.

https://www.youtube.com/watch?v=KgkI3ma3WN8

Proiektu berritzailea eta/edo ekintzailea duzu?

DeustoSTART II prestakuntza programa bat da, enpresa proiektu bat hazteko, ontzeko eta martxan jartzeko. Ekintzailetzako ekimenak aurrera eraman nahi dituzten pertsonak inspiratzeko, haiei laguntzeko eta pertsona horiei prestatzeko modua eman nahi die ikasprozesu horrek.

Gurekin etorri nahi? Hurrengo edizioa 2024ko maiatzean hasiko da.

Argibide gehiago eta izena ematea