Lanbideren eraldaketa eta gazteak

Gloria Múgica Conde. Lanbide-ko Zuzendari Nagusia – Euskal Enplegu Zerbitzua

Euskadiko lan-merkatuaren ezaugarriak hauek dira, besteak beste:

  • Pertsonako produktibitatea EBren batez bestekoa baino altuagoa da.
  • Enplegu gehiegi suntsitzen krisi ekonomikoetan.
  • Produkzio ehuna mikro ETEek osatzen dute, batez ere.
  • Biztanleria zahartzen ari da eta biztanleria aktiboaren galera dugu.
  • Biztanleria aktiboak kualifikazio altua du.
  • Produkzio egiturek ez dute behar adina enplegu sortzen.
  • Langabezia tasa altua da.
  • Kontratu asko aldi baterakoak dira.
  • Gero eta lanaldi partzialeko lan gehiago dago baina hala nahi izan gabe.
  • Egiturazko langabezia tasa altua da.
  • Desoreka negatiboak daude emakumeen eta gizonen artean.
  • Mugikortasun geografikoa mugatua da.
  • Gainkualifikazioa eta kualifikazio desegokia dago lanpostu askotan.

Testuinguru horretan dihardu lanean LANBIDEk, Eusko Jaurlaritzaren enpleguko politika aktiboen kudeaketa tresna nagusi gisa.

Ia mila langile ditu erakundeak; 45 lantoki ditu eta urtero biztanleria aktiboaren heren bati baino gehiagori ematen dio zerbitzu, eta 925 milioi eurotik gorako baliabide ekonomikoak kudeatzen ditu.

LANBIDEk etengabe eraldatu behar du eta pertsonen enplegagarritasuna eta enpresen lehiakortasuna hobetzeko zerbitzuak eskaintzen dituen erakundea izan behar du. Zer urrats emango ditugu eraldaketa hori gauzatzeko? Hona hemen 2021ean abian jarri ditugun eraldaketa proiektuak:

  • Gure antolaketa egitura moldaketa eta aldaketaren kulturara bideratu dugu, langileei eta enpresei konfiantza emateko.
  • Esku hartzeko eredu berria dugu. Proaktiboak eta produkzio-ehunetik hurbilak gara, enpresa-prospekzioa eta pertsonen lan-orientazioa nabarmenduz, politika aktiboek pisu handiagoa izan dezaten.
  • Artatzeko eredu berria dugu. Gure bulegoak dira tresnarik eta ondarerik nagusienak pertsonekin eta enpresekin harremanetan jartzeko. Orientatzaileen eta prospekziogileen irudiak sendotu nahi ditugu, gure bezero nagusien arretako espezialista gisa.
  • Programa berritzaileak jarri nahi ditugu abian, produkzio sistemaren eraldaketei, enpresen beharrizanei eta lan-merkatuko aldaketei oro har ekin ahal izateko.
  • Programak birbideratu nahi ditugu, enpresen eta produkzioko sektoreen aldaketa kontuan hartuta.
  • Prestazioaren kudeaketa prozesuak hobetu ditugu, gizarte kohesiorako oinarrizko tresna den aldetik.

Eraldaketa guztien oinarrizko arrazoietariko bat “norentzat” galderari erantzutea da. LANBIDEren kasuan, Euskadiko biztanleria aktiboa osatzen duten pertsona eta enpresei erantzun nahi zaie eta, horien barruan, bereziki gazteei.

Zuen zarete “harrobi” nagusiena merkatu honetan. Adierazleek ez dute inguru idilikorik islatzen gazteentzat eta, hain zuzen, horixe da Europan, Espainian eta Euskadin gainditu gabeko irakasgaia.

Gazteek, kualifikazio altua izan arren, ez dute oro har, enpleguan hasteko bermerik, are gutxiago kalitateko enpleguan hastekorik. Mugak gorabehera, LANBIDEk zerbitzu eta programa eskaintza zabala du, gazteak lan-merkaturatzeko. Hona hemen laburbildurik:

  • Gazte bermerako programa
  • Lehen Aukera
  • Txanda-kontratua
  • Ekintzailetzarako laguntzak
  • Gaztenpresa
  • Itzultzen laguntzeko eta langileak trebatzeko proiektuak
  • Lanbideko orientazioa
  • Enpleguan laguntzeko EURES europar sarea
  • Lanean eta langabezian dauden pertsonen prestakuntza
  • HEZIBI
  • Proiektu bakarrak
  • Kontratatzeko konpromisoa duen prestakuntza
  • 16-25 urte bitarteko behe mailako kualifikazioko gazteak prestatzeko laguntzak
  • Lanekoak ez diren praktikak enpresetan
  • Teleprestakuntza ziurtagarria
  • Eraikuntza jasangarriko eta enplegu berdeko prestakuntzako ekintzak.
  • Futurelan informazio zerbitzua

Erabili LANBIDE. Batzuentzat ezezaguna da, baina baliabide asko ditu Euskadiko lan esparruari zentzua ematen diogun eragile guztien esku.