Honelakoa izan da 2021eko Enplegu eta Ekintzailetza Foroa

Estatuko eta nazioarteko 106 enpresa, 1300 ikasle eta tituludun berri baino gehiago, 52 jarduera eta 284 lan-eskaintza Deustuko Enplegu eta Ekintzailetzako XVI. Foroan.

Enplegu eta Ekintzailetza Foroa Birtuala martxoaren 3an eta 4an izan zen, Deustuko Unibertsitateko ikasleen eta tituludunen lanbideko aukerak ugaritzeko. Aurtengoan, pandemia dela eta, foroa erabat online egin zen eta lanbideko karreraren hasieran dauden 1339 pertsonak hartu zuten parte.

Ikasleek eta ikasle ohiek estatuko eta nazioarteko 106 enpresak argitaratutako profiletarako lan eskaintzen berri izan zuten. Gainera, enpresa eta erakundeekin harremanetan jarri ahal izan ziren zuzenean, txaten bidez eta posta elektronikoz. Stand birtualetan informazio korporatiboa aurkitu ahal izan zuten, baita erakundeek bilatu ohi dituzten profilei buruzko xehetasunak ere. Foroko bi egunetan, stand birtualek 23403 bisita jaso zituzten eta 4042 pertsonak eman zuten izena enplegu eskaintzetan.

Deusto Alumnik inkesta egin zien enpresen % 91,3 “pozik” edo “oso pozik” daude formatu birtualarekin, eta % 87k adierazi dute haien itxaropenak bete dituztela.

Ikasle eta ikasle ohi parte hartzaileei dagokienez, % 65,6ren ustez, formatu birtualarekin “pozik” edo “oso pozik” daude. Gainera, % 83,4k gomendatuko luke datorren ikasturtean parte hartzea.

106

Enpresak

284

Enplegu eskaintzak

52

Jarduerak

1,7

Izena eman dutenak

24,4

Bisitak standetara

Zer aurkituko duzu foro birtualean?

Sartu zuk nahi duzunean eta nahi duzun tokitik

Online plataforma zabalik dago eguneko 24 orduetan, nahi duzun gailutik eta nahi duzunean sartu ahal izan zaitezen. Giza Baliabideetako arduradunekin txateatu dezakezu foroko egunetan eta informaziora sartzeko modua duzu hilabetean.

Enplegu eskaintzetarako sarbidea

Bilatu lan eskaintzak hitz gakoen bitartez eta eman izena plataformaren bidez.

Egin sareko lana

Zabaldu zure harremanak, kokatu eta areagotu enpresek etorkizunean zurekin kontatzeko aukerak. Enpresarekin txateatu eta bideoelkarrizketak egin ahal izango dituzu.

Utzi zure CVa interesatzen zaizkizun enpresetan

Eman alta, igo zure CVa zure profilera eta utzi zure arrastoa gehien interesatzen zaizkizun enpresen standak bisitatzean.

Jarri harremanetan langile bilatzaileekin

Elkartu lan egin nahi izango zenukeen enpresetako arduradunekin, txat birtualeko tresnaren eta postontziaren bitartez.

Joan gehien interesatzen zaizkizun jardueretara online

Begiratu jarduerak, aukeratu gehien interesatzen zaizkizunak eta sartu berehala edozein gailutatik.

2021eko foro birtualerako antolatu diren jarduerak

Halakoa izan zen 2021eko foro birtuala