Decálogo de la empleabilidad

Errektoreordeak eta Dekanotza-Taldeak enpleguaren arloko erronkak azaltzen dituzte

Eba GamindeZuzenbideko Lanbiderako
Orientazio Zerbitzuko zuzendaria

Zuzenbideak eta lan merkatuak bikote ezin hobea osatzen dute, lanbideko irteera asko eskaintzen baitute: enplegagarritasun altua eta askotarikoa dute eta etengabeko berrikuntza eta eguneratzea eskaintzen dute, errealitate aldakorrera egokitzeko modua ematen duena.

Aitor ArbaizaDeusto Campus Elkartasuna eta
Lankidetzako koordinatzailea

Boluntariotzak pertsona moduan hazteko ematen digun guztia egin dezakegun ekarpena baino askoz gehiago da. Parte hartzeko esperientzia batek kapital soziala areagotzen digu, beste batzuekiko harremanak sendotzen laguntzen digu eta balio dugula sentiarazten digu. Eta, beste guztiaren gainetik, jaso ditugun trebetasun eta ezagutzak praktikan jartzeko aukera bat da, gure sormena lantzera bultzatzen gaitu eta eguneroko lana desberdin egiten beste batzuekin batera, taldean lan egiten irakatsiz.

Carolina KutzDeusto Alumniren Donostiako
campuseko arduraduna

2012tik, Global Training nazioarteko lanbideko praktikak egiteko beka programaren bidez, 400 gaztek baino gehiagok hartu dute parte Deusto Alumni bitarteko dela. Programaren edizio bakoitzaren sei hilabeteen ondoren, bekadunen % 50 inguruk lortu zuten enplegua praktikak egin zituzten herrialdean.

Fernando AsenjoJarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien
Graduko praktiketako koordinatzailea

Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Graduako praktiketako ikasleak hartzen dituzten erakundeek 10etik 8,4ko balorazioa ematen diete ikasleen trebakuntzari eta oso gaitasun onak ikusten dizkiete lanbidean aritzeko.

Leire GaramendiBegoñako Andra Mariko Psikopedagogia Saila

Uste dugu Hezkuntzako Graduko ikasleen enplegagarritasuna hobetu egingo dela prestakuntzan sakonduta. Horretarako, ezinbestekoa da gelako metodologia eguneratuetan eta irakaskuntzako estrategia eraginkorretan prestatzea, etorkizuneko ikasleen beharrizanetara doitzeko. BAMen lanean ari gara gure ikasleak era askotako eta egokiak izango diren baliabide didaktikoak programatzeko gai izan daitezen, adibidez, proiektuka lan egitearen aukerak ikasita edo hizkuntzak lantzeko bestelako baliabideak lortuta.

María CarrascoDeusto Psych-eko zuzendaria

DeustoPsychek Psikologiako ikasleen prestakuntza praktikoarekin konpromisoa hartzen du, entzuteko, balioesteko eta esku hartze psikologikoko trebetasunak garatu ditzaten eta behar dituzten gaitasun profesionalak lortu ditzaten, hartara, pertsonei haien gatazka pertsonal edo familiakoetan laguntzeko eta ongizate psikologikoa sustatzeko.

Estela BustamanteResponsable de Programas de Becas
Profesionales, Deusto Alumni

Hezkuntzatik lan mundurako trantsizio beken formularen bidez, azken lau urteotan laneko lehenengo aukera eta gaitasun hobea eman diegu laneko ibilbidearen hastapenetan ari diren 935 pertsonari.

Mabel SegúDonostiako campuseko Gizarte Laneko
sail arloko koordinatzailea

Gure inguruko gizarte ehunarekiko loturak lankidetza sinergikoa eta elkarlanekoa sortzen du Gizarte Laneko Graduaren eta sektoreko entitateen artean. Horrela, azken mailako ikasleek praktikak egin ahal izaten dituzte eta, sarritan, lehenengo kontratu bidezko harremanak ere sortzen dira ikasketak amaitzean.

Jonatan CaroDeusto Campuseko Eztabaida
proiektuko koordinatzailea

Eztabaida proiektuak lagundu egiten du zenbait gaitasun garatzen: pentsatzeko, argudiatzeko, hitz egiteko eta komunikatzeko artearekin lotutakoak, besteak beste Horri gehitzen badiogu, Deustuko Unibertsitatean bezala, gaitasun horiek zentzu kooperatiboan lantzen direla, agerikoa da lagundu egiten duela edozein lanbideko profil sendotzen. Halaxe adierazten digute urterik urte, enpresa munduan edo abokatuen bulegoetan, esaterako, ardurazko lanpostuak dituzten alumni askok. Beti azpimarratzen dute “Eztabaida” taldetik pasatu izana lorpenen arteko zutabeetariko bat izan dela. Izan ere, proiektura loturik jarraitzen dute, gurekin batera lidergoan lan eginez. Ikaskideentzat baliozkoa dela pentsatzen dute eta haientzat ere hala dela oraindik ere. Eskertzekoa da agenda estu horietan tarte bat egiteko ahalegina eta eskuzabaltasuna erakustea.

Pablo García BringasIngeniaritza Fakultateko dekanordea

Ingeniaritza Fakultateak enpresa askorekin batera egiten dugu lana, egunez egun, gure ikasleen esperientzia aberasteko eta haien enplegagarritasuna bultzatzeko. Gero eta azkarrago aldatzen ari den gizarte honetan, funtsezkoa da enpresa eta profesionalekin lankidetzan aritzeko prest dagoen unibertsitatea izatea.

Miryam MartínezLehen Hezkuntzako Graduko koordinatzailea

Gure ikasleei laguntzen diegu Lehen Hezkuntzako Graduan zehar garatutako irakaskuntzako gaitasunak identifikatzen eta erakusten, egungo hezkuntzako erronkei erantzuteko eta kalitateko hezkuntza, bidezkoa eta inklusiboa bermatzeko.

Natalia PastorDeusto Business Schooleko Lanbideko
Karreren zuzendaria

Deusto Business Schooleko Lanbideko Karreren sailetik, lagundu egiten diegu ikasleei lanbideko karreraren hasieran. Prestakuntza plana lehenengo mailatik diseinatu dugu, bai graduan eta bai masterrean, erakunderik zorrotzenen hautaketa prozesuak arrakastaz gainditu ditzaten egoki prestatzeko. Urtero, praktiketako 600 aukera baino gehiago eskaintzen ditugu enpresa laguntzaileen sare zabal batean.

Garbiñe HenryBerrikuntza eta Ekintzailetza Zuzendaria

Deusto Ekintzailek, Deustuko Unibertsitateko Berrikuntza eta Ekintzailetza Unitateak, Ekintzailetzako Deustuko Eredutik abiatuta, gure zerbitzuak eskaintzen dizkie deustuko komunitatea osatzen duten pertsona guztiei, enplegagarritasuna hobetzeko edo sustatzeko asmoz. Alde horretatik, fakultate guztietako azken ikasturteetako ikasleentzat eta ikasle ohientzat hainbat programa eskaintzen ditugu, hala nola Practicum Emprende Deusto-Santander, udan startup-etan eta ekimen ekintzaileetan praktika kurrikularrak egiteko. Azken finean, ekintzailetza eta barne-ekintzailetza oso aukera erakargarriak dira enplegagarritasunerako egungo testuinguruan.

Asier AñibarroDeusto Business Alumniko
Komunikazioko zuzendaria

Lanbidean garatzeko eta bizitza osoan zehar balioko loturak sortzeko aukerak eskaintzen ditugu, hurbiltasun eta konfiantza giroan. Networking-eko jarduerak antolatzen ditugu, hedabideetan oihartzun handia izaten dutenak, etengabe eguneratzen ditugu ezagutzak eta ekonomia eta enpresa sareko 7000 profesional baino gehiagoren direktorioa eguneratuta mantentzen dugu.

Basagaitz GuereñoDonostiako campuseko Turismo Saileko zuzendaria

Turismoko Graduak sektoreko profesional ugari biltzen du. Gure ikasleek 450 ordu ematen dituzte guztira praktikak egiten enpresa sare zabal batean. Horrez gain, ekimen bat ere badugu martxan: “Sektorea hurbiltzen”. Topaketarako espazio bat da: sektoreko profesionalek eta ikasle ohiek lanbideko esperientziak partekatzen dituzte ikasleekin, graduak irauten dituen 4 urteetan zehar.

Iñigo ArbiolMaster in International Relations and Business
Diplimacy-ko zuzendaria

Nazioarteko mugikortasunari eta Karreraren Kudeaketako prestakuntzari esker, gure ikasleek etorkizuna planifikatu dezakete ikasketak amaitu baino lehen. Enplegagarritasunerako erabaki estrategikoak hartzea etorkizunaren agintea hartzea da.

Iñaki VázquezInstituto Tecnológico Deusto
DeustoTech Zuzendaria

Ikerketa teknologikoa da lurraldearen garapenean eragin handiena duen alorretako bat. Ikasle askok parte hartzen du urtero DeustoTech-eko ikerketa-proiektuetan, teknologiaren azken joerekin eta artearen egoerarekin ohituz; horrek gaitasun apartak eransten dizkio bere profilari, bai ikerketa-karreran aurrera egiteko, bai enpresei teknologia berri horiek beren negozioetan sartzen laguntzeko.